Udalekuetan izena emateko epea irekia dago

Kronika - Erredakzioa 2009ko api. 13a, 02:00

Aurtengo udalekuetan izena emateko epea ireki dute, hilaren 30era arte. 3-10 urte bitartekoentzat uztailaren 1etik 24ra izango dira udalekuak; eta 11-12 urtekoentzat ekainaren 29tik uztailaren 10era. Herriko ikastetxeetan dabiltzan umeek ikastetxean bertan eman dezakete izena; besteek, udal Euskara Zerbitzura jo behar dute, goizez, 943 337 029 telefono zenbakira deitu, edo euskara@hernani.net-era idatzi.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!