Karril bat itxita dago Axala eta Laubidieta artean, lur jauzi bat medio

Kronika - Erredakzioa 2009ko api. 13a, 02:00

Larunbatean lur jauzia izan zen Axala eta Laubidieta artean, Txantxillako obren parean, eta ondorioz, errepidearen zati bat zartatu eta bere lekutik atera zen. Geroztik karril bat itxita dago automobilentzat eta semaforoak jarri dituzte trafikoa karril bakarretik bideratzeko. Hala ere, trafikoa arintze aldera, udaltzainek gomendatu dute, ahal bada behintzat, herriko beste sarrera eta irteerak erabiltzeko eta Antziolatik ateratzeko eta Sorgintxulotik sartzeko, esate baterako.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!