Oporrak Bakean egitasmoa martxan da, udaran Saharako umeak etxean hartzeko. Umeak 7-12 urte bitartekoak izaten dira, kanpamenduetan baldintza latzetan bizi direnak. Kanpainaren helburuak dira, besteak beste, umeei aukera ematea udara kanpamenduetako baldintza gogorretatik kanpo pasatzeko eta beste errealitate batzuk ezagutzeko. Umeak bi hilabeterako etorriko lirateke, uztaila eta abuztua. Lagundu nahi izanez gero, edo informazio gehiago nahi izanez gero, honako telefono zenbakietako batera deitu behar da: 943 337 017 edo 943 336 802; edo honako helbideetako batera idatzi: irantzu-j@hernani.net edo marijo-m@hernani.net-era.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!