Goiz Eguzki jubilatu etxeko kideek ez dute aukerarik galtzen bazterrak ezagutzeko. Hain zuen ere, hilaren 3an Elizondon barrena ibiliak dira. Elizondo herria bera eta Bertizeko Jaurerria ikusi zituzten eta Baztan jatetxean bapo bazkaldu ondoren, dantzaldia egin zuten, giro ezin hobean.