Argazki rally digitala izango da herrian hilaren 26an

Kronika - Erredakzioa 2009ko api. 12a, 02:00

hernaniko 8garren argazki rally digitala egingo dute hilaren 26an, igandea, herrian barrena. Egunean bertan proposatutako gaien inguruko argazkiak egin beharko dituzte parte hartzaileek, denak herri inguruan.

Oinarriak
Argazkilari eta argazkizaleek parte hartu ahal izango dute rallyan. Parte hartzeko, egunean bertan udaletxeko arkupe txikira joan besterik ez dago, goizeko 09:00etatik 10:00etara. Helduek 3 euro ordaindu behar dute; umeek berriz, ez dute ezer ordaindu behar. Momentuan bertan antolatzaileek hainbat gai proposatuko dizkiete parte hartzaileei eta Hernani eta inguruan gai horien inguruko argazkiak egin beharko dituzte parte hartzaileek.

Sari mordoska
14 urtetik gorako helduentzat lau sari izango dira: bilduma onenari, 190 euro eta trofeoa; bigarren sailkatuari, 160 euro eta trofeoa; hirugarren sailkatuari 130 euro eta trofeoa; eta hernaniar batek egindako bilduma onenari, 160 euro eta trofeoa. 13 urte bitartekoen artean berriz, bilduma onena egiten duenak eta bigarren eta hirugarren sailkatuek argazki materiala eta trofeoak jasoko dituzte. Gainera, epaimahaiaren erabakia ezagutu ondoren, erakusketa egingo dute saria jasotako bildumekin eta parte hartzaileen argazki banarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!