aste Santu bete-betean sartuta, nonahi elizkizunak daude Jesus hil zela eta hiru egunetara berpiztu zela gogoratu eta ospatzeko.
Gurutz-bidea eta Pasioa ostiralean
Ostiralean, elizkizunek agindu bezala, eta urteroko tradizioari eutsiz, Gurutz-bidea egin zuten herritar askok Santa Barbara mendian gora, Kaxkotik abiatu eta fuerteraino, Jesusek hil aurretik Golgota mendira egin zuen kalbarioa gogoratzeko. Jende andanak, gurutze atzean jarri eta parrokoaren mezuak entzun ondoren, otoitz egin zuen.
14 geldialdi egin zituzten Gurutz-bidean, Jesusek alde hartan bizitutako pasadizoak gogoratzeko. Geldialdi bakoitzean parrokoak gogora ekarri zuen gertatutakoa eta jendeak otoitz egin zuen.
Herrian Gurutz-bide sonatuena Santa Barbarakoa den arren, beste parrokietan ere egin zituzten Gurutz-bideak.
Ostiral arratsaldean berriz, Jesusen Pasioa ekarri zuten gogora parrokietan.
Pazko Gaubeila atzo
Atzo Pazko Gaubeila edo vigilia ospatu zuten parrokietan, Jesus hilobitik atera zeneko gaua gogoratzeko.
Pazko Igandea gaur
Aste Santuan egun haundirik bada, gaurkoa da, izan ere, gaurko egunarekin, ospatzen da Jesus berpiztu izana. Hori gogoratzeko, elizkizunak izango dira parrokietan: Agustinetan 09:30etan; Ereñotzun 10:30etan; San Joan Bataiatzailearen parrokian 11:00etan, eta San Jose Langilearen parrokian 12:00etan.