atzo Laubidieta eta Axala artean, Txantxilla parean, lur jauzia izan zen eta errepidearen zati bat erori zen. Ondorioz, karril bat itxita dago atzo goizaz geroztik. Semaforoak jarri dituzte trafikoa bideratzeko eta automobilak pasa, pasa daitezke, baina karril bakarra dagoenez, Udaltzainek gomendatu dute ahal bada herriko beste sarrera eta irteerak erabiltzeko, hartara, trafikoa ez pilatzeko.