Bertso Eskolako kideak Zumaiako Askizu auzoan izan ziren joan den asteburuan. Guztira 30 bat lagun bildu ziren ikasle eta irakasle artean. Ederki ibili ziren eta aukera aprobetxatu zuten bertsotan egin eta elkarrekin ondo pasatzeko; bertso bazkaria ere egin zuten. Bide batez, laister hasiko den Eskolarteko Txapelketarako prestatzen aritu ziren. Orain arte talde bakarra edo bi aurkeztu izan dira txikien kategorian, 10-12 urte bitartekoetan, eta aurten lehenengo aldiz 4 taldek hartuko dute parte.