Kantuz abesbatza Italiara joango da datorren astean

Kronika - Erredakzioa 2009ko api. 10a, 02:00

italiara joango da Kantuz abesbatza datorren astean, bertan kontzertu pare bat ematera. Astelehenean abiatuko dira eta ostegunean eta ostiralean kontzertuak emango dituzte Brendola eta Orgiani herrietan. Hango Libera Cantoria Pisani abesbatza Hernanin izan zen duela hilabete batzuk eta ordainetan hernaniarrek bisita egingo diete.

Eskerrak eman
Abesbatzak eskerrak eman nahi izan dizkie herritarrei telebistako OH Happy Day lehiaketan izan diren bitartean jaso duten babesarengatik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!