Gaur, Ostiral Santu,
Gurutz-bidea eta Pasioa ospatuko dituzte herriko parrokietan. Goizeko 08:30etan abiatuta, Gurutz-bidea egingo dute Santa Barbarara. Horrez gain, Ereñotzuko San Antonio parrokian ere elizkizunak izango dira 09:00etan, San Jose Langilearen parrokian 10:00etan, eta San Joan Bataiatzailearen parrokian 11:30etan.
Pasio ospakizunak ere izango dira arratsaldean, Ereñotzun 18:00etan, San Joan Bataiatzailearen parrokian 18:30etan eta San Jose Langilearen parrokian eta Agustinetan 19:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!