Hernani KE kadeteen taldeak Easo Basoaren aurka jokatu zuen partidua larunbatean, jakinda, galduz gero, bigarren mailara jaitsiko zela eta asmatu zuen partiduari eusten. Partidua ondo hasi zuten, tartean gora beherak izan zituzten, urduritasuna medio, baina azkenean egurra eman eta lortu zuten partidua 53-52 irabaztea. Orain 3 aste dituzte Santo Tomas Lizeoaren kontrako promozioa prestatzeko.
Teklan Laser Hernaniko seniorrek berriz, lan haundia egin arren, baja asko baitzituzten, ez zuten lortu partidua irabaztea, Biok Zerbitzuak Oke taldearen aurka, eta 82-58 galdu zuten.
Hernani KE jubenilek berriz, Easo San Patricioren aurka jokatu zuten eta 56-61 galdu zuten, nahiz eta serio lan egin; hala ere, ziurtatua dute igoera fasea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!