joan den asteburuan Malagan izan ziren Mañel Aizpurua eta Olatz Altuna igerilari hernaniarrak. Txapelketa polita eta gogorra izan zen eta pozik itzuli dira.
Olatz Altuna onenen artean
Olatz Altunak 50 eta 100 libreetan parte hartu zuen eta bi frogetan azken finalean sartu zen, txapelketako 8 hoberenen artean. Bi finaletan 7garren postua lortu zuen. 100 metroko frogan bere denbora onena egin zuen 57’’62 (aurrekoa 58’’11koa zuen).
Mañel Aizpuruak Euskadiko errekorra hobetu
Mañel Aizpurua ez zen finalerdietan sartu 50eko frogan, bai ordea, 100 eta 200 metrotan. 100 metrotan bere aurreko marka eta Euskadiko errekorra hobetu zituen, sailkapen saioan, 50’’70ean jarriz. Hori gutxi ez, eta finalerdian bere marka gainditu zuen berriro 50’’32an jarriz, Estatuko urteko 5garren eta inoizko 11garren markarik onena eginez. Finalean 6garren postua egin zuen. 200 metrotan ere bere marka hobetu zuen eta 7garren postua lortu zuen.
Datorren astean Castellonen
Jon Murua entrenatzailearen esanetan txapelketa «oso polita eta gogorra izan da» eta «oso motibatuak» daude datorren astean Castellonera joateko.