Eneka Aranburuk jaso du poltsak berrerabiltzeko kanpainako martxoko saria. 100 euroko saria jaso du, 5 euroko bonotan, kanpainan parte hartzen duten dendetan gastatu dezan dirua. Poz-pozik jaso zuen saria, Asun Esnalen dendan bertan, Garazi eta Beñat seme-alabak ondoan zituela.
Apirilean txartel berdeak
Dagoeneko dendetan ari dira apirileko txartelak banatzen, oraingoan berde kolorekoak. Zozketa hilaren 30ean egingo dute. Kanpainaren helburua da boltsak berrerabiltzea eta plastikozko poltsak gero eta gutxiago erabiltzea.