hamaika pelotari baino gehiago ditu Hernanik pelota munduan fuerte dabiltzanak eta txapela bat baino gehiago ekarri dituztenak etxera, nahiz ete askotan ikusi ez. Hain zuzen ere, pelotari horiek omendu zituen atzo Hernaniko Udalak, udaletxean bertan egindako ekitaldi xume baten bidez.
Hamabost pelotari, hamaika txapela
Hamabost pelotari omendu zituzten atzokoan. Izaskun Txintxurreta Udal Kirol Patronatuko Lehendakariak agurtu eta zoriondu zituen eta txalo artean hamaiketako goxoaren bueltan bildu ziren denak tertulian. Pelotariez gain, bertan ziren udal ordezkariak, Marian Beitialarrangoitia alkatea barne, eta pelotarien senide eta lagunak. Udaletxean bildutako pelotariak honakoak izan ziren: Oier Mendizabal, Mirari Pagola, Irati Ugalde, Ioritz Arrieta, Iñaki Esnal, Aitor Gorrotxategi, Amaia Irazustabarrena, Eli Gutierrez, Aritz Otaegi, Leire Lukas, Axier Zapiain, Eñaut Esnaola eta Eneritz Perez. Unai Alvarez eta Bisintxo Bilbao ez ziren ekitaldian izan, baina omenaldia beraientzat ere izan zen.
Maila guztietan txapeldun
Udalaren esanetan, omenaldia «goi mailan dabiltzanei eta txapela eskuratzen dutenei solik egiteak, puntako kirola baino ez babestea esan nahiko luke, eta bada besterik». Horregatik, Udalak behe mailatik hasi eta maila eta esparru guztietan lorpen haundiak izan dituzten hernaniarrak omendu nahi izan ditu, «errealitate hori bere osotasunean hartuta». Bertan ziren beraz, maila ezberdinetan Gipuzkoan, Euskal Herrian edo Munduko Kopan, emakumezkoetan zein gizonezkoetan, txapela edo dominaren bat eskuratu duten pelotari hernaniarrak.
OMENDUTAKO PELOTARIAK
Oier Mendizabal. Profesional mailan Binakako azpitxapelduna.
Unai Alvarez. Zilarrezko domina Munduko Kopan.
Bisintxo Bilbao. Brontzezko domina Munduko Kopan.
Mirari Pagola. Euskal Herriko txapelduna.
Irati Ugalde. Euskal Herriko txapelduna.
Ioritz Arrieta. Euskal Herriko azpitxapelduna.
Iñaki Esnal. Gipuzkoako txapleduna.
Aitor Gorrotxategi. Gipuzkoako txapelduna.
Amaia Irazustabarrena. Gipuzkoako txapelduna.
Eli Gutierrez. Gipuzkoako txapelduna.
Aritz Otaegi. Gipuzkoako txapelduna.
Leire Lukas. Emakume Pilotariko txapelduna.
Axier Zapiain. Gipuzkoako txapelduna jubeniletan.
Eñaut Esnaola. Gipuzkoako azpitxapelduna nagusietan.
Eneritz Perez. Gipuzkoako txapelduna jubeniletan.