Aberri Egunean Irunetik Hendaiara egingo den martxan parte hartzeko deia luzatu du herritar talde batek

Kronika - Erredakzioa 2009ko api. 8a, 02:00

Hernaniko zenbait herritarrek, prentsa ohar bidez, jakinarazi dute bat egiten dutela Nazio Eztabaida Guneak, Aberri Eguna dela eta, apirilaren 12an deitu duen martxarekin; eta bide batez, herritarrei dei egiten diete parte har dezaten. Prentsa oharrean adierazi dute aldaketarako garaia dela eta horretarako indarrak batu behar direla: «Aldaketa garaia da, zapalkuntza egoera gainditu eta burujabetzarako bidean indarrak batzeko garaia da. Beraz, Irun-Hendaia artean egingo den martxan parte hartzeko deia luzatzen dugu. Honez gain, gure nortasuna irudikatzen duen, eta azken aldian hainbeste eraso jasaten ari den Ikurriña balkoietan jartzeko deia ere luzatzen diegu herritarrei».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!