Iñigo Alzelaik inkomunikatuta egondako bost egunetan tratu txarrak jasan dituela salatu du

Kronika - Erredakzioa 2009ko api. 8a, 02:00

JOAN den astean, beste zazpi lagunekin batera atxilotutako Iñigo Alzelai hernaniarrak prentsaurrekoa eman zuen astelehenean, inkomunikatuta egondako bost egunetan jasandako tratu txarrak salatzeko. Komunikabideen arabera, hernaniarrak prentsaurrekoan, atxilotutako unetik epailearen aurrean deklaratu arte bizitutakoaren berri eman zuen; esan zuenez «tratu txar fisikoak eta psikilogikoak etengabeak izan ziren». Atxilotuaren esan zuen «desesperazioak jota» Poliziak aurrean jarritako deklarazioa sinatzea erabaki zuela, eta Garzon epaileari hala adierazi ziola, eta hark ez ziola «arreta askorik jarri».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!