Udaleku irekietan izena emateko epea irekia dago

Kronika - Erredakzioa 2009ko api. 8a, 02:00

AURTENGO udaleku irekietan izena emateko epea zabaldu berri du Udaleko Euskara Zerbitzuak. Aurrreko urteetan bezala, bi adin tarte ezberdinetarako eskaintza zabaldu du Euskara Zerbitzuak. Bata, hiru urtetik hamar urte bitarteko umeentzat izango da, bestea berriz, 11 eta 12 urteko gaztetxoei dago zuzendua. Gaztetxoentzako udalekuak kirol eta abenturazko aktibitatez beteak izango dira. Txikienen udalekuak hilabeteko iraupena izango du, hau da, uztailaren 1ean hasiko da eta 24an bukatu. Gaztetxoen udalekuetako iraupena motzagoa izango da, 15 egunetakoa; ekainaren 29an hasiko dira eta uztailaren 10ean bukatu.

Izena emateko epea
Izena emateko epea dagoeneko irekita dago, eta hilaren 30a bitartean eman ahal izango da izena. Hernaniko ikastetxeetan ikasten duten umeek ikastetxera bertara eraman beharko dute izen emateko orria. Aldiz, herritik kanpo ikasten duten umeek udaletxeko Euskara Zerbitzuan entregatu beharko dute, goizeko 09:00etatik 13:00etara. Telefonoz ere egin ahal izango da 943 33 70 29 zenbakira deituta edo euskara@hernani.net-era email bat idatzita. Udaleku bakoitzaren matrikula prezioa 88 eurokoa izango da. Udaleku irekiei buruzko informazio gehiago www. hernani.net-en, aisialdia atalean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!