Hernaniko batelak ez ziren fin ibili asteburuko estropadan

Kronika - Erredakzioa 2009ko api. 7a, 02:00

Hernaniko batelek ez zuten asteburu ona izan. Infantilek bosgarren egin zuten bai larunbatean izan zen ligako azken estropadan, eta baita igandekoan ere. Horrenbestez, ligan, bi batelek 4garren eta 10garren amaitu dute. Kadeteek larunbatean denboraldiko estropadarik kaxkarrenetakoa egin zuten; beraz, ez zuten igandean jokatu zen Gipuzkoako txapelketarako sailkatzea lortu. Hernaniko batelen hurrengo erronka Euskadiko batel txapelketa izango da, apirilaren 18 eta 19an jokatuko dena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!