Pelotako esparru guztietan lorpen haundiak izan dituzten 12 pelotarik Udalaren errekonomizendua jasoko dute bihar

Kronika - Erredakzioa 2009ko api. 7a, 02:00

BEHE mailatik hasita, pelota esparru guztietan lorpen haundiak izan dituzten 12 pelotarik Udalaren errekonozimendua jasoko dute bihar eguerdian. Omenduko dituzten pelotarien artean, ondorengo mailetan txapela edo dominaren bat eskuratu dutenak daude: Gipuzkoan, Euskal Herrian edota Munduko kopan.

Hamabi pelotari
Honako hamabi pelotari hernaniarrak izango dira errekonozimendua jasoko dutenak: Oier Mendizabal, profesional mailan Binakako azpitxapelduna; Unai Alvarez, zilarrezko domina Munduko Kopan; Bisintxo Bilbao, brontzezko domina Munduko Kopan; Mirari Pagola eta Irati Pagola, Euskal Herriko txapeldunak; Ioritz Arrieta, Euskal Herriko azpitxapelduna; Iñaki Esnal, Aitor Gorrotxategi, Amaia Irazustabarrena, Eli Gutierrez eta Aritz Otaegi Gipuzkoako txapeldunak eta Leire Lukas Emakumea Pelotariko txapelduna. Omenaldia Udaleko Pleno Aretoan izango da 12:00etan, eta sarrera librea izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!