Yone Boutiquek irabazi egin zuen atzo, 4-2 Errexilen kontra

Kronika - Erredakzioa 2009ko api. 6a, 02:00

Hernaniko Yone Boutique areto futbol taldeak 4-2 irabazi zuen atzo Azkoitiako Errexil taldearen kontra. Hernaniarrek ez zuten aurreneko zatia nahi bezain ondo jokatu eta atsedenaldira markagailua 1-2 zela joan ziren. Bigarren zatian, dena ematera atera ziren, eta bina berdindu ondoren, jokalariak animatzen hasi ziren. Azkoitiarrak erasoan zirenean, hernaniarrek baloia ostu eta beste gol bat sartzea lortu zuten. Horrek are eta gehiago animatu zituen jokalariak eta beranduxeago laugarren gola sartu zuten. Jokalariak eta golak: Igor, Paco, Javi, Rober (1), Iosu (2), Asier, David (1) eta Miguel.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!