Aitor Goñi eta Luis Goñi Bosgarren Ovimaster Trofeoan

Kronika - Erredakzioa 2009ko api. 6a, 02:00

Aitor Goñi eta Luis Goñi igerilari hernaniarrak Bosgarren Ovimaster Trofeoan izan dira eta pozik egoteko moduko emaitzak lortu dituzte. Aitor Goñik 30 eta 34 urte artekoen kategorian parte hartu zuen eta onena izan zen 800 m. librean, 10:58:01 denborarekin. 100 m. librean 3garren postua eskuratu zuen, 1:04:94ko denborarekin. Luis Goñik, 35-39 urte arteko kategorian, onena izan zen 800 m. librean, 10:04:94ko denborarekin. 100 m. librean 2garren postua lortu zuen, 1:02:34ko denborarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!