Hernaniko Musika Bandak kontzertua eskainiko du gaur. Denetariko piezak joko dituzte: San Vicente en fiestas izeneko diana; Matias Fernandezek Andres Urruzolari jarritako pasodoblea; La Lista de Schindler pelikulako musika banda; Two Tribes, gaur lehendabiziko aldiz joko duten pieza; eta Concert march from 1941. Gaur 13:00etan, arkupetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!