EXTREMADURAKO 17 garren jardunaldiak izan ziren herenegun eta atzo. Larunbatean, Extremadurako bideo proiekzioa izan zen Biterin, eta atzo Extremadurari buruzko azoka jarri zuten Atsegindegiko aterpean. Bertan Extremadurako jaki eta edariak dastatu eta erosteko aukera izan zen, besteak beste: Pinofranqueado-ko polena, Pestiños izeneko gozoak, Valdefuenteseko piku bonboiak, Baños de Montemayorretik ekarritako denetariko txerrikiak, Barcarrotako pimentoidun ahuntz gazta, Pozuelo de Zarzonetik ekarritako oliba olioa, Jerteko gerezien likorea, Esparragosa de la Serenako ardoak eta Acehucheko paletilla iberikoa. Jaki eta edariez gain, Extremadurako dantzen erakustaldia egin zuten Donostiako Extremadurako Zentroko Virgen de Guadalupe dantza taldeak.