ESTATUKO aurreneko mailara igotzea, hori izango du jokoan Hernanik hemendik aurrerako partiduetan.Aurreneko ahalegina gaur egingo dute Landaren, Puerto de Santa Mariatik datorren Atletico Portuenseren kontra. Partidua eguerdiko 12:00etan hasiko da.
Jokalariak gogoz
Aste honetan bertan emandako prentsaurrekoan taldeko arduradunek azaldu dute jokalariak konfiantzarekin eta gogo haundiarekin daudela. Izan ere, azken partiduak ondo jokatu dituzte, dakitena erakutsita. Horrek taldeari ilusio eta konfiantza sendotzen lagundu dio. Errugbi taldeak mailaz igotzea posible ikusten du eta bide horretan dena ematera aterako da.