GAZTE Eguna izan zen atzo Hernanin. Bertso poteoarekin eman zitzaion hasiera egunari; eta eguerdian, barrikotea egin zuten bazkaritarako, giro onean, baina euria medio, nahi baino azkarrago altxa behar izan zuten mahaitik. Rockerrenak, Bisai eta Amaiur taldeen kontzertuak eman zion jarraipena Gazte Egunari, eta DJ Bullek girotu zituen gauerditik aurrerako orduak. Gazte Egunarekin azken atxiloketak salatu nahi izan dituzte, antolatzaileen esanetan «bizi dugun egoera politiko korapilatsu honetan, bere biziko garrantzia du gazteok independentzia eta sozialismoa aldarrikatzea gure eguneroko jardueran».
Manifestazioa
arratsaldean
Bestalde, arratsaldean Oztopoen gainetik independentzia lema zuen pankartaren atzean manifestazio jendetsua atera zen. Manifestazioa bukaeran, «egoera politiko honen aurrean lanean jarraitzeko deia» egin zuten eta gonbitea luzatu zuten apirilaren 10etik 12ra Amaiurtik Garazira egingo den Gazte Martxan parte hartzeko.