Asteartean atxilotutako zazpi gazte espetxeratzeko agindua eman du epaileak

Kronika - Erredakzioa 2009ko api. 5a, 02:00

ASTEARTE goizaldean atxilotutako Asier olano, Txaber Zabaleta, Aitzol Arrieta, Egoitz Balerdi, Jon Ezeiza, Eki Oñate eta Mikel Gartzia, Soto del Real eta Alcala Mecon espetxeratzeko agindua eman zuen atzo Baltasar Garzon epaileak. Iñigo Alzelai libre geratu da 10.000 euroko fidantza ordainduta. Espetxeratu dituzten gazteei Segiko kide izatea eta kale erasoetan parte hartzea leporatu diete. Gazteek kargu horiek ukatu zituzten epaileren aurrean, edota deklaratzeari uko egin zioten. Gazteek, inkomunikatuta izan diren bitartean, tratu txarrak jaso dituztela salatu zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!