APIRILAN zehar Hernani Institutuan eskaintza partzialeko bi ikastarotan izena emateko aukera izango da: Elektrizitateko Erdi Mailako Zikloan; eta Goi Mailako Zikloetarako Sarbide Froga prestatzeko ikastaroan. Izena ematea apirilean zehar egin behar da, baina matrikula irailean egingo da. Ikastaroak urrian hasiko dira Informazio gehiagorako 943 55 11 88 telefonora deitu.
Elektrizitatea:
ezagutzak eguneratu eta titulua eskuratu
Elektrizitateko ohiko zikloa goizez ematen da eta bi urteko iraupena izaten du. Eskaintza partzialaren barruan antolatutako elektrizitate ziklo hau ordea, arratsaldez eta hiru urtetan ematen da. Helburua da lanean dabiltzanei erraztasunak jartzea zikloa aurrera atera ahal izateko. Zikloa bukatuta elektrizista titulua eta instalatzaile titulua lortzen dira, hainbat instalazio egin eta sinatzeko beharrezkoak.
Ziklo honetan izena emateko honako titulazioa behar da: DBH, FP1, BUP2, REM edo Erdi Mailako Zikloetarako Sarbide Froga gaindituta izatea.
Elektrizitateko zikloa, Hernani Insitutuak Donostiako IFPS Easo ikastetxearekin batean ematen du.
Gaur egun ziklo honetan dabiltzanek azpimarratu dute, lana eta ikastaroa batera egitea gogorra den arren, pena merezi duela, ezagutzak berritzeaz gain, lana egiteko beharrezkoa den titulazioa eskuratzen baita.
Goi Mailako Zikloetarako Sarbide Froga
Eskaintza partzialaren barruko bigarren kurtsoa, Goi Mailako Zikloetarako Sarbide Froga prestatzeko kurtsoa da. Izena emateko baldintzak dira, 19 urte beteta izatea, edo bestela, 18 urte izan eta Erdi Mailako Ziklo bat egina izatea.
Ikastaroa arratsaldez izango litzateke, astelehenetik asteazkenera.