Gipuzkoako ligako azken estropada jokatuko da asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2009ko api. 4a, 02:00

Asteburu honetan amaituko da Gipuzkoako bateletako liga. Gaur izango da ligako azken estropada eta honek, bihar izango den Gipuzkoako Txapelketarako sailkapen bezala balioko du. Infantilek ziurrenik ligako 4garren postuan amaituko dute. Kadeteek berriz, lehenengo zortzien artean bukatu eta txapelketarako sailkatzea izango dute helburu, igandean postu ona lortzea zailago izango duten arren. Nesken kasuan, kategoria ezberdinetakoak talde berean ibilitzen direlako, ezingo dute txapelketan parte hartu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!