Errexilen kontra jokatuko du gaur Yone Boutiquek kiroldegia

Kronika - Erredakzioa 2009ko api. 4a, 02:00

Yone Boutique areto futbol taldeak Errexilen kontra jokatuko du gaur kiroldegian. Joaneko partiduan hernaniarrak nagusi izan ziren Azkoitian baina Julen Giraldo entrenatzaileak adierazi duenez «partidu guztiak ezberdinak izaten dira eta gure helburua beste garaipen bat lortzea izango da. Gainera, irabazita, joan den astean galdutako partidua ahaztuko dugu, eta sailkapenean atzetik datozen taldeekiko tartea ere haunditzeko aukera izango dugu». Partidua gaur 18:30etan, kiroldegian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!