Bihar Erramu Igandea

Kronika - Erredakzioa 2009ko api. 4a, 02:00

Bihar Erramu Igandea da eta Aste Santuko mezak hasiko dira. Biharkoan erramuak bedeinkatuko dituzte mezetan: goizeko 10:30etan, Ereñotzuko San Antonio parrokian; goizeko 11:00etan, San Joan Bataiatzailearen parrokian; eguerdiko 12:30etan, San Joan Bataiatzailearen parrokian. Bestalde Katekesi ospakizunak izango dira bihar: goizeko 09:30etan Agustinetan; eta 12:00etan, San Jose Langilearen parrokian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!