Jabetze Eskoletako bi ikastaro berri jarriko dira martxan Aste Santuaren ondoren

Kronika - Erredakzioa 2009ko api. 4a, 02:00

ASTE Santuaren ondoren Jabetze Eskolen barruko bi ikastaro berri jarriko dira martxan. Jabetze Eskolak Udal Berdintasun Sailak eta Berdintasun Kontseiluak jarri zituzten martxan duela hiru urte. Jabetze Eskolak, azken finean, gai ezberdinen inguruan emakumeentzako antolatutako ikastaroak dira. Hiru urte hauetan guztira 129 emakumek hartu dute parte antolatutako tailerretan, eta espero dute aurrerantzean antolatuko direnetan ere, parte hartzera animatzea. Gure amonengandik ikasiaz eta Autodefentsa ikastaroa dira apirilean martxan jarriko diren tailerrak. Izena emateko epea apirilaren 8an bukatzen da. Horretarako: 943 33 68 02 edo marijo-m@hernani.net.

Bi ikastaro aukeran:
GURE AMONENGANDIK IKASIAZ

Gure familiako emakumeen bizipenak, transgresio txiki edo haundiak, ekarpenak, zailtasunak, zertan izan diren berritzaile eta abar aztertuko dute, Pepa Bojò Ballester irakaslearekin. Emakumeen arteko harremanak sendotu eta bultzatzea ere bada helburua, zauriak sendatzeko eta harreman solidarioak sortzeko.
•Asteazkenetan, 17:30-19:30.
Apirilaren 22an hasiko da.
10 orduko iraupena.
Matrikula: 6 euro.
AUTODEFENSA
Ikastaro honen helburuetako batzuk honakoak izango dira: emakumeen aurkako indarkeriaren arrazoiak aztertzea, eraso sexisten aurka defendatzen ikastea, erasotzen gaituztenean nola jokatu jakitea, autoestima haundiagoa izatea eta elkartasuna areagotzea. Irakaslea, Maitena Monroy Romero izango da.
•Apirilak 25 larunbata, 10:00-14:00 eta 15:30-19:30.
8 orduko iraupena.
Matrikula: 6 euro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!