Hernani eta Mundarroren arteko derbya gaur Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2009ko api. 4a, 02:00

DERBYA izango du gaur Gorengoen mailako taldeak Astigarragako Mundarro taldearen kontra. Joan dean astean, partiduko azken momentuan garaipena eskuratu ondoren, bigarren jarraitzen du Hernanik sailkapenean; lehenengo postuan Aretxabaleta dijoa, hernaniarrak baino 5 puntu gehiagorekin. Mundarro 14garren da sailkapenean, 24 punturekin, hernaniarrak baino 26 gutxiago. Beraz, aurreneko postua berreskuratu ahal izateko, txuri berdeentzat ezinbestekoa izango da gaurko hiru puntuak lortzea. Denboraldi honetan sasoi onean dagoela erakutsi du talde hernaniarrak, eta maila hori mantenduz, Aretxabaletaren hutsen zain egon beharko dute. Partidua arratsaldeko 16:30etan izango da, Astigarragako Zarkumendegi zelaian.

Emakumezkoen ligan, Hernani-Lazkao bihar
Emakumezkoen ligako taldeak igoera faseko partiduekin jarraitzen du, eta bihar Lazkao taldea hartuko dute etxean, arratsaldeko 16:00etan. Igoera fasea zaila du talde txuri berdeak, multzo bakoitzeko lehenengoa bakarrik sailkatzen baita hurrengo faseko partiduak jokatzeko. Hala ere, aukera hori mantentzeko irabazi egin beharko du gaur Hernanik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!