Musika Bandak kontzertua eskainiko du bihar eguerdian, Zipri Otxandorena zuzendari lanetan dela. San Vicente en fiestas diana, Musika Bandan aritutako Matias Martinezek konposatutako Andres Urruzola pasodoblea eta Schindler’s list pelikulako banda sonora joko dituzte. Abesti hauetaz gain Two Tribes ere joko du bandak, gaur lehenengo aldiz. Jakinarazi dutenez, pieza oso animatua da eta perkusioak protagonismo haundia du. Kontzertua bukatzeko Concert march from 1941 izeneko pieza joko du bandak. Kontzertuaren ondoren sagardotegira joango dira bandako kideak denak elkarrekin. Kontzertua bihar eguerdiko 13:00etan, udaletxeko arkupetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!