DANTZARI Festa iritsi da azken egunera, euskal dantzekin lotutako ekitaldiz betetako egunak pasa ondoren. Gaur dantza talde ezberdinetako dantzari txikienen txanda izango da, izan ere, arratsaldeko 17:00etatik aurrera kalean ibiliko dira: Hernaniko Ttarla dantza taldeko, Irungo Ibarla Meaka taldeko, Errenteriko Ereintza taldeko, Donostiako Eskola eta Trebeska taldeetako eta Hondarrabiko Talaia taldeko dantzariak.
300 dantzari txiki gaur herriko kaleetan
Kale bueltan guztira 300 dantzari bilduko direla espero da, bakoitza bere jantzi eta dantzekin. Besteak beste honakoak dantzatuko dituzte: ikurrin dantza, sardinera dantza, 7 jauziak, zapatari dantza, txulalai, makil txiki, txangoak, jorrai dantza, zinta dantza, polka pik, orbaizetako jolas dantza, axuri beltza, san petit eta esku dantza . Eguraldi ona egiten badu, Kardaberaz kalean, Kale Nagusian eta Plazan barrena ibiliko dira, baina euria egingo balu, Biteriko areto nagusian egingo dute dantza.
`Eskola´ dantza taldearen emanaldia Biterin
Bestalde, arratsaldeko 20:00etan Eskola dantza taldeko dantzariek euskal dantza erakustaldia egingo dute Biterin.
Dantzari Festako antolatzaileek herritarrak animatu dituzte dantza emanaldiak ikustera.
wEgitaraua
Dantzari Txikien irteera
Hernaniko kaleetan zehar. Euria egingo balu Biterin. Arratsaldeko 17:00etan hasita.
Dantza Taldeak:
Ttarla dantza taldea (Hernani).
Ibarla Meaka taldea (Irun).
Ereintza taldea (Errenteria).
Eskola taldea (Donostia).
Talaia taldea (Hondarrabia).
Trebeska taldea (Donostia).
Eskola dantza taldearen
emanaldia. 20:00etan, Biterin.