Joan den asteazken goizean Bazterola etxea
desalojatu zuen Ertzaintzak, epailearen agindua beteta. Bazterola etxea duela 8 urte okupatu zuten, eta etxea erosi duten jabeekin epaiketetan ari da etxea okupatu zuen bizilagunetako bat. Epaileak etxea prebentiboki desalojatzeko agindu zuen eta epea asteazken goizean bukatzen zen. Orain arte bertan bizi izan den bizilagunak
jakinarazi du, behin betiko epaia hemendik
hilabete pare batera aterako dela eta orduan
erabakiko dela desalojoa behin betiko den, edo etxera berriro bueltatu ahal izango duen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!