Karbonera etxea okupatu zela hiru urte beteko dira gaur, eta hori dela eta, hainbat ekintza antolatu dituzte. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera: antzerkia; Kapitan Zafio eta Black Jiko taldeen kontzertua; eta Prest DJ musika jartzailea izango dira, Karboneran.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!