EXTREMADURAREN inguruko jardunaldiak izango dira asteburu honetan, aurten XVIIgarren edizioz. Larunbatean Extremadurari buruzko bideoak jarriko dituzte Biterin, arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Igandean berriz, egun haundia ospatuko dute Atsegindegi plazan. Goizeko 10:00etan izango dira Extremadurako jaki gastronomikoen erakusketa, Las Hurdeseko eta Guadalupeko esku langintzako erakusketa, liburuen postua eta turismo propaganda. Eguerdiko 13:00etan eta arratsaldeko 17:30etan berriz, dantza emanaldiak izango dira Virgen de Guadalupe taldearen eskutik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!