Biñeta, ura eta estolderiko zergak ordaintzeko azken eguna gaur

Kronika - Erredakzioa 2009ko api. 3a, 02:00

Udalak jakinarazi du gaur bukatzen dela Ibilgailuen Zerga (biñeta), ura eta estolderiaren hiruhileko zerga ordaintzeko azken eguna. Helbideratuta dauden erreziboak epearen azken egunean kobratuko dituzte, hau da, gaur. Helbideratu gabe dauden erreziboen kasuan, etxean erreziborik jaso ez dutenek, epea amaitu aurretik udaletxeko bilketa bulegotik pasa behar dute kopia bat jasotzera (udaletxeko aurreneko pisua, eskubitara).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!