Euskeraz egindako zortzi pelikula labur jarriko dituzte, bihar Biterin

Kronika - Erredakzioa 2009ko api. 1a, 02:00

FILM laburren zirkuitoa bihar iritsiko da Hernanira. Seigarren edizio honetan zortzi pelikula ikusteko aukera izango da, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak eta Dobera Euskara Elkarteak antolatuta. Kabia, Lo bakarrik, Musika, Berde, Egiatik gezurrezko bizitzara, Poema baten irakurketa Euskal Herrian, P.D. Ondo ibili eta Bankuaren lapurreta izeneko laburrak dira ikusi ahal izango direnak. P.D. Ondo ibili laburreko zuzendarietako batzuk ere izango dira bihar Biterin, Xabier Zapirain, Iñaki Zapirain eta Garazi Urdanpilleta. Tertulia txiki bat egingo dute eta galderak ere erantzungo dituzte. Bihar 19:30etan, Biterin. Sarrerak: 3 euro.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!