Azken atxiloketak salatzeko mobilizazioak deitu dituzte gaurko

Kronika - Erredakzioa 2009ko api. 1a, 02:00

ASTEARTE goizaldean izandako atxiloketak salatzeko batzarra eta kale buelta izan ziren atzo iluntzean. Batzarrean azaldu zuten atxilotuak inkomunikatuta dituztela eta aurrerantzean, inkomunikazioak iraun bitartean, egunero izango direla manifestazioak, 20:00etan Plazatik abiatuta.

Zortzi atxilotu
Zortzi gazte atxilotu zituen astearte goizaldean Espainiako Poliziak Hernanin eta Urnietan, Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak aginduta. Asier Olano Zabaleta, Txaber Zabaleta Galdeano, Aitzol Arrieta Erauskin, Egoitz Balerdi Ugalde, Jon Ezeiza Jauregi, Eki Oñate Arrospide, Mikel Garzia Otamendi eta Iñigo Arzelai Duran dira atxilotutako gazteak. Polizia operazioa goizeko 02:30ak aldera hasi zen eta mihaketak ere izan ziren: atxilotuen etxeez gain, Kontrakantxa gaztetxea, Karbonera gune okupatua, Aker taberna, Garin taberna eta Plaza Berriko egoitza bat ere mihatu zituzten. Atxilotutako gazteei kale erasoekin eta ilegalizatutako Segi erakundearekin lotura izatea egotzi diete, hainbat hedabidek zabaldu dutenez. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak azaldutakoaren arabera, atxilotuak inkomunikatuta daude Donostiako komisaldegian eta espero dute laister pasako dela konfidantzazko mediku bat atxilotuak bisitatzera.

Bestalde, gaur 17:00etan udaletxean izango den Giza Eskubide batzordera joateko deia luzatu dute, bertan atxiloketei buruz hitz egingo baitute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!