Zortzi gazte atxilotu ditu gaur goizaldean Espainiako Poliziak Hernanin, Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak aginduta. Asier Olano Zabaleta, Txaber Zabaleta Galdeano, Aitzol Arrieta Erauskin, Egoitz Alberdi Ugalde, Jon Ezeiza Jauregi, Eki Oñate Arrospide, Mikel Gartzia Otamendi eta Iñigo Arzelai Durai dira atxilotuak. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, beste gazte bat atxilotzera ere joan dira, baina ez zegoen etxean. Atxilotuen etxeez gain, Kontrakantxa gaztetxea, Karbonera gune okupatua, Aker Taberna, Garin Taberna eta Plaza Berriko egoitza ere mihatu dituzte.
Berri agentzia eta hedabideek zabaldu dutenez, kale erasoekin eta Segi erakundearekin lotura izan dezaketelakoan atxilotu dituzte zortzi gazteak.