Zumarragaraino trena hartu eta bidegorrian barrena Azpeitiara joan ziren igandean, Zikuñako Ama zikloturista taldeko hainbat kide eta animatu ziren neska-mutilak. Guztira 16 pertsonek hartu zuten parte, 8 neska-mutilek eta 8 helduk. Hotza egin arren ez zuen euririk egin eta oso gustora ibili ziren, hurrengo batean errepikatzeko gogoarekin gelditu baitziren. Eskerrak eman nahi izan dizkiete baita ere Azkoitiako udaltzainei, Jausoro auzotik bidegorriraino laguntzeagatik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!