Peru Alfaro hirugarren Arinagako Triatloi bikoitz Olinpikoan

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 31a, 02:00

PERU Alfaro hernaniarra hirugarren izan da Kanariar Irletan izan den Arinagako Triatloi bikoitz olinpikoan. Proba hau Espainiako III Triatloi Kopako aurreneko proba izan da eta Peru Alfarok bide onean hasi da, dudarik gabe. Peru Alfarok Krafft Atletico San Sebastian taldearekin aritu zen eta probako azken minutuetan jokatu zuen hirugarren postua, Ivan Tejedorren kontra azken sprintean borrokatu ondoren. Proba Eneko Llanosek irabazi zuen, gizonezkoetan, eta emakumezkoetan, Virginia Berasateguik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!