Abiadura Haundiko Trenaren proiektua geldiarazteko Hernanin talde bat sortu dute, Hernaniko 15 talderen babesarekin. Larunbatean aurkeztu zuten taldea, eta bere helburuak garbiak dira: AHTa gelditzeko lan egitea. Horretarako 3 oinarri onartu dituzte (laburtuta): 1)AHTren proiektuaren erabateko aurkakotasuna, eragingo lituzkeen ondorio ekologiko, sozial eta ekonomiko larriengatik. 2)Proiektua aurrera ateratzeko erabili den prozeduraren kontrako salaketa, batere informazio-gardentasunik eta parte hartze sozialik gabe egiten ari delako. 3)AHTaz aparte, instituzioetatik inposatzen ari zaizkigun garraio, lurralde antolaketa eta gizarte ereduak aldatzeko beharra.
Maiatzak 23,
AHTaren kontrako eguna
Bestalde, maiatzaren 23an, AHTaren kontrako eguna egiteko asmoa azaldu zuten.
BABESA AZALDU DUTENAK
-Hernaniko Udala
-OsiƱagako Auzo Elkartea
-Martindegiko Auzo Elkartea
-Ezker Abertzalea
-Aralar alderdia
-LAB sindikatua
-EHNE sindikatua
-HERNE
-Gazte Asanblada
-AHTaren kontrako taldea
-AHTaren kontrako asanblada
-Segi
-Natza
-Bai Euskal Herriari
-Udaleko Basozaina