Plaza txiki geratu zen atzo bazter guztietatik etorritako dantzarien erakustaldia ikusteko

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 30a, 02:00

DANTZARI festako egun haundienetakoa izan zen atzokoa. Euskal Herriko txoko guztietako dantzariak izan ziren herrian. Goizean kalejira egin zuten kale eta auzoetatik barrena. Ondoren, talde guztiak Plazan elkartu ziren Ikurrin dantza dantzatuz. Bazkalostean berriz, erromeria izan zen. Festak aurrera jarraituko du aste honetan eta gaurtik aurrera euskal jantzien erakusketa izango da Biterin, 17:00etatik 20:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!