San Joanak eta Euskal Jaiak antolatzeko bilera gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2009ko mar. 31a, 02:00

EUSKAL Jaiak eta San Joanak antolatzeko bilerak izango dira aste honetan. Bihar, apirilak 1, Euskal Jaiak antolatzeko bilera izango da, arratsaldeko 18:00etan, Biteri kultur etxean. Hernanin Euskal Jaiak ospatu zirela ehun urte beteko dira 2009ko irailean eta mendeurrena ospatzeko irailaren 18tik 20era Euskal Jaiak antolatuko dira berriro. San Joanak antolatzeko bilera ere izango da etzi, apirilaren 2an, arratsaldeko 18:00etan, Udaletxeko areto nagusian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!