Hernaniko bolariek Zerainen izango dute gaur tiraldia. Joan den asteburuan Altzako bolatokian izan ziren, Lehendakari sariko hirugarren tiraldian, eta garaile Ategorrietako Pedro Lazkano izan zen. Aurreneko hernaniarra J.Tapia izan zen, Ur-Mia taldekoa 48 brilarekin. Ondorengo hernaniarrak honakoak izan ziren: J. Ugalde eta M.Burugain 46 brilarekin eta A. Miner 45 brilarekin. Dagoeneko Lehendakari sariko hiru tiraldi izan dira, eta lehen hernaniarra J. Goneanga da, 7garren postuan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!