OSTIRALEAN hasi zen Liburu Azoka Hernanin, Plaza Berrin, eta ordutik asko izan dira bertara liburu eta diskak ikusi eta erostera animatu direnak. Liburu azokan argitaletxe, banatzaile eta liburu dendek jartzen dituzte potuak eta bertan argitaratu diren azken nobedade guztiak eskuratzeko aukera izango da. Liburuez gain, euskal musika erosteko aukera ere izango da. Honetaz gain, eleberriak erosiz gero, %10eko beherapena izango da. «Erreferente bihurtzeko bidean» Azoka ireki zenetik bi egun besterik pasa ez diren arren, antolatzaileak oso pozik daude izaten ari den harrerarekin, Pako Kultur azokako antolatzaileak adierazi zuenez «oso pozik gaude hernaniarren erantzunarekin. Ostiral arratsaldea eta larunbat goiza oso animatuak izan ziren, eta Plaza Berri leku ederra da azoka jartzeko. Hernaniko liburu azoka erreferente bihurtzeko bidean dagoela uste dut».
`Los heroes malditos´
hernaniar batek idatzia
Azokan salgai dauden liburu mordoen artean, bada bat hernaniar batek idatzia, Los heroes malditos izenekoa. Bere lehenengo liburua da, eta Mundos Epicos argitaletxeak argitaratu zuen San Joanetan.
Ordutegia astean zehar eta asteburuetan
Azoka asteko egun guztietan izango da zabalik apiralaren 5a bitatean. Asteaz goizeko 11:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez 17:00etatik 21:00etara. Asteburuetan aldiz, goizez ordutegi bera izango du eta arratsaldez 17:30etatik 21:30etara izango da zabalik.