Eskerrak eman dituzte

Kronika - Erredakzioa 2009ko api. 1a, 02:00

Hernaniko AEKk eskerrak eman nahi dizkie modu batera edo bestera Korrika 16 aurrera ateratzen lagundu duten guztiei: batzordeetan parte hartu dutenei, kilometroak erosi dituztenei, Korrika lagun egin direnei... Korrikan parte hartu duten guztiei ere eskerrak eman dizkiete, «Denon artean Korrika 16 arrakastatsua izatea lortu dugulako». Bestalde, Korrika bihar pasako da Urnietatik eguerdiko 14:00etan eta deia egin dute parte hartzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!