Hernanik oso garaipen garrantzitsua lortu zuen atzo, nahiz eta liderrak ere irabazi egin zuen. Idiazabalen kontra jokatu zuen, eta lehen zatian ez bazen oso ondo ibili ere, bigarrenean denboraldi honetan ikusten ari garen joko bikaina erakutsi zuen. Atsedenaldira 0-1 galtzen joan ziren, baina bigarren zatian Kijera eta Olasgastin golek garaipena eman zien.